Alabaina, badira pertseidak ikusteko egun gehiago ere, aktibitatea baxuagoa izango den arren, uztailaren 16tik abuztuaren 24ra bitartean baita denboraldia. Tarte horretan, zerua oskarbi bada eta oztoporik ez bada, gauero hirurogei eta ehun izar iheskor ikusteko aukera dagoela diote adituek, baina, horretarako, komeni da une eta gune apropos bat izatea, hala nola ilargirik eta argi kutsadurarik gabekoa.
Jatorria, Swift-Tuttle kometan
Udako izar euriaren jatorria Swift-Tuttle kometan dago. Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbidean, kometak meteoroide izeneko hondakin hodeia uzten du, eta bere orbitaren momentu zehatz baten, Lur planetaren atmosfera zeharkatzen dute hodei horren hauts partikulek. Une horretan, material horrek aztarna luze, distiratsu eta iraunkorrak egiten dituzte zeruan; izar uxoak. 200.000 km/h abiadura eta 5.000 ºC izaten dituzte izar iheskorrek.