EAJk bost senatari gutxiago izango ditu, eta EH Bilduk, hiru gehiago

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 24a, 12:06

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan beherakada izan du botoetan zein eserlekuetan alderdi jeltzaleak, eta, ondorioz, orain dela lau urte baino senatari gutxiago izango ditu datorren legegintzaldian. Bederatzi eskuratu zituen 2019an, baina lau izango dira oraingoan.

Euskal taldeei erreparatuz gero, ordea, EH Bilduk gorakada izan du, Kongresuan egin bezala eta maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan erakutsi bezala. Senatari bat izan du azken lau urteotan, baina, aurrerantzean, lau izango dira. Hain justu, ERCrekin batera aurkeztu da Senatura, eta, guztira, zazpi ordezkari eskuratu dituzte.

Gainontzeko talde politikoei dagokienez, honakoak dira datuak Hego Euskal Herriko datuak, alderdika eta alderdika banatuta:

Araba: %100 zenbatuta

  • Julia Maria Libera. PSE-EE
  • Adolfo Lander. PSE-EE
  • Paula Somalo. PSE-EE
  • Josu Estarrona. EH Bildu

Bizkaia: %99,19 zenbatuta

  • Nerea Ahedo. EAJ
  • Maria Dolores Etxano. EAJ
  • Igotz Lopez. EAJ
  • Txema Oleaga. PSE-EE

Gipuzkoa: %99,14 zenbatuta

  • Gorka Elejabarrieta. EH Bildu
  • Olaia Duarte. EH Bildu
  • Mario Zubiaga. EH Bildu
  • Luke Uribe-Etxebarria. EAJ

Nafarroa: %98,71 zenbatuta

  • Javier Remirez. PSN-PSOE
  • Nuria Medina. PSN-PSOE
  • Antonio Magdaleno. PSN-PSOE
  • Maria Mar Caballero. UPN

Espainiako Kongresuan eskuratutako diputatu adina erdietsi ditu, beraz, alderdi sozialistak Hego Euskal Herrian: zazpi senatari izango ditu. UPNk, berriz, bakarra.

Senatuaren osaketa

Senatuko egoera orokorrari dagokionez, ordeak, PPk erdietsi ditu senatari gehien. 2019an 83 eskuratu zituen, eta, oraingoan, 37 gehiago izan dira: guztira, 120 senatari izango ditu alderdi popularrak. Aldiz, PSOEk 21 galdu ditu, eta 72 ordezkari izango lituzke.

Hirugarren indarra, berriz, EH Bildu eta ERCrena da, Independentzia Ezkerretik koalizioak zazpi senatari izango baititu. Hurrenez hurren du alderdi jeltzalea ere, lau senatarirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak