Parte-hartzeak behera egin duela diote azken datuek

Uxue Igarza Loiola 2023ko uzt. 23a, 18:38

18:00ak arte erregistratu diren datuen arabera, parte-hartzeak, oro har, behera egin du 2019ko hauteskundeekin alderatuta. Nolanahi ere, azpimarratu behar da zenbateko horren baitan ez direla kontuan hartzen posta bidezko botoak.

Debagoienari dagokienez, momentuz, herri bakarrean egin du gora parte-hartzeak; Aretxabaletan. Eguerdiko 14:00ak arte egin diren zenbaketen emaitzek Antzuolan, Bergaran eta Eskoriatzan 2019an baino parte-hartze handiagoa egon dela zioten, baina egoera aldatu da orain. Orokorrean, bailarako parte-hartzea %52,72koa da.

Herria Herritarrak Parte-hartzea Konparaketa 2019koekin
Antzuola 824 %51,46 -12,03
Aramaio 531 %46,17 -13,09
Aretxabaleta 3.334 %60,27 +1,33
Arrasate 7.764 %45,85 -9,72
Bergara 6.919 %61,30 -0,83
Elgeta 436 %50,93 -12,71
Eskoriatza 1.634 %50,57 -6,52
Leintz Gatzaga 77 %46,95 -8,92
Oñati 4.592 %52,31 -5,53

Hego Euskal Herriko lurraldeei erreparatuta, behera egin du parte-hartzeak ere; batez ere, Gipuzkoan.

Lurraldea Herritarrak Parte-hartzea Konparaketa 2019koekin
Araba 121.062 %48,09 -7,01
Bizkaia 480.794 %53,38 -5,39
Gipuzkoa 293.512 %52,82 -9,99
Nafarroa 253.161 %51,75 -4,71

Posta bidezkoak, ondoren

18:00ak arte erregistratutako parte-hartzea islatzen duten zenbateko horietan ez dira kontuan hartzen posta bidezko botoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak