Barakaldok Ander 'Pacheco' aramaioarra fitxatu du

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko uztailaren 13a

(Argazkia: Barakaldo C.F.) Ander Pacheco Barakaldoren fitxaketa berria

Aurrelari aramaioarrak talde hori-beltzean jokatuko du datorren denboraldi honetan. Aurretik UDA taldean aritutakoa da

Bigarren Federazio mailara igo berri den Barakaldok, Ander Fernandez Pacheco fitxatu du. Azkenengo denboraldia Bergantiños talde galiziarrean jokatu ondoren, Euskal Herrira itzuli da Aramaioko jokalaria. Hala, Lasesarreko taldean beste urte batez debagoiendarren ordezkaritza egongo da Unai Arieta bergararrak taldea utzi ondoren. Barakaldoren zazpigarren fitxaketa da. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak