Iazko udan fitxatu zuen Barakaldok Unai Arieta, Eibarko bigarren taldetik. Urte honetan, bergararrak 26 neurketa jokatu ditu eta sei gol sartu ditu; hasierako hamaikakoan ohikoa izan ez arren, Barakaldo kategoriaz igotzeko jokalari garrantzitsua izan da. Klub horibeltzetik honela adierazi dute Arietak ez duela jarraituko: "Unai Arietak ez du Barakaldon jarraituko datorren denboraldian. Unai zelaian dena eman duen jokalaria izan da, Aurrera Vitoriaren edo Aurrera Ondarroaren aurkako neurketetan jokalari nabarmena izanda, partida bietan lau gol sartzea lortuta". Gaineratu dute haren ekarpena oso "garrantzitsua" izan dela igoera lortzeko. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiote Unairi egindako lanagatik, konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik.
🤝 Unai Arieta no continuará en el @BarakaldoCF.
— Barakaldo C.F. (@BarakaldoCF) June 15, 2023
Klubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Unairi egindako lanagatik, kompromisoagatik eta profesionaltasunagatik 💪🏼
Mila esker eta zorte on @UnaiArieta1999! 👏🍀
🔗 https://t.co/lWPR98mCHD pic.twitter.com/9W5XbSVXg9