Forma berriak onartu ditu Euskaltzaindiak; tartean dira 'ostia txar', 'trans' eta 'spinning'

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko uzt. 12a, 15:05

Andoni Sagarna eta Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradun nagusiak. Irudia: Euskaltzaindia.

Euskaltzaindiaren Hiztegia berritzen aritu dira azken sei hilabeteotan. 646 forma gehitu, eta 1.130 moldaketa egin dituzte.

Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradun aretxabaletarrak jakinarazi duenez, forma berriak lantzearekin batera, lehendik barruan zegoen informazioari "ikusgarritasuna" eman zaio eguneratzeekin: "Sarrerak berrantolatu ditugu, ezkutuan gera zitekeen informazioa bistaratu dugu… Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea…".

Esate baterako amatiar hitzaren esanahia izan du gogoan. "Emaztea emakume zintzoa zen, gizonek gogoko dituzte dohainez betea: emetasun handikoa, amatiarra, fidela eta etxeko andere bikaina", zen lehen zuen esanahia; orain, ordea, ordezkatzeko erabakia hartu dute: "Kontuz ibiltzeko aholku amatiarrei entzungor, eskailera-mailak launaka jaitsi genituen".

Ingelesekoak eta egunerokoak

Ingelesetik jasotako hitz batzuk ere txertatu dituzte hiztegian, eta irizpide horren arabera, aurrerantzean egokitzat joko dira, besteak beste, spinning, streaming, selfie, webcam eta pendrive formak euskaraz ere.

Ingelesezko hitz horiek gaurkotasun handia dute, baina badira ahozko moldeetan erabili izan diren beste hainbeste ere, oraindik ere onartu gabeak zirenak; hala nola, joño, kieto eta egia berdaderoa egokiak dira. Are, azpisarreretan ere egunerokotasunerako baliagarri izan daitezkeen zenbait forma onartu dituzte; esate baterako, pott egin, kokoteraino egon eta harrika bota.

Hemen aldaketa guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak