Udako irteera operazioan tentuz ibiltzeko eskaria egin du Eusko Jaurlaritzak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 26a

Ekainaren 30ean hasiko da, eta, hain justu, bat egingo du Frantziako Tourraren irteerarekin ere. Beraz, bidaiak aurretik planifikatzeko ohartarazi dute.

Bilbon hasiko da aurten Frantziako Tourra, eta Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak jakinarazi du horrek murrizketak eragingo dituela Loiuko eta Hondarribiako aireportuetan, garraio publikoaren ibilbidean eta lantokietako sarrera eta irteeretan.

Tourraren eragina errepideetan zein izango den jakiteko, ordea, nabarmendu dute garrantzitsua dela egingo diren trafiko etenak kontsultatzea. Horrez gainera, Waze aplikaziora igoko dituzte murrizketa guztiak, eta ordezkoak izan daitezkeen ibilbideak ere proposatuko ditu.

Debagoienari dagokionez, Aramaiotik, Arrasatetik eta Oñatitik pasatuko da Tourra, uztailaren 2an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak