Emakumezko San Fermin Torneoan debagoiendarrak izango dira

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 8a, 09:04
San Fermin Torneoaren aurkezpen ekitaldia (Argazkia: Emakume Master Cup)
Leire Galeano antzuolarraz gain, Arrate Bergara bergararra, Maialen Oses eta Madalen Etxegarai oñatiarrak txapela lortzeko lehian izango dira. Finala uztailaren 8an jokatuko da Labrit pilotalekuan.

Nafarroako Foru Erkidegoko Torneoaren ondoren, San Fermin Txapelketaren txanda da. Debagoienak ordezkaritza izango du txapelketa prestigiotsu honetan, izan ere, Leire Galeanok, Maialen Osesek eta Madalen Etxegaraik bertan parte hartuko dute. Bosgarren edizioa izango den honetan, Mendabian eta Elizondon ere txapelketako norgehiagokak jokatuko dira larunbat honetatik aurrera.

Galeano antzuolarraren bikotekidea Amaia Aldai izango da, Etxegaraiena Arrate Bergara eta Osesekin batera Olatz Arrizabalaga arituko da.

Zapatuan 18:30etan Mendabiako pilotalekuan lehenengo kanporaketak jokatuko dira. Bertan, Etxegaraik eta Galeanok finalaurrekorako txartela izango dute jokoan. Hain zuzen ere, finalaurrekoetan Oses oñatiarraren aurkaria larunbatean erabakiko da.

Finala Labriten

Finala uztailaren 8an jokatuko da Labrit pilotaleku ospetsuan. Jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB-1en bitartez.

San Fermin Torneoaren kartela

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak