Irati Betegi eta Leire Galeano debagoiendarrek ezin izan dute garaipenik lortu Labrit pilotalekuan

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 5a, 11:35
Emakumezko Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko pilotariak (Argazkia: Emakume Master Cup)

Emakumezko Nafarroako Foru Komunitatea Torneoan Galeano antzuolarrak elite kategorian 22-18 galdu zuen. Betegi aretxabaletarrak, gazte mailan, 18-13ko porrota jaso zuen. 

Irati Betegi eta Leire Galeano debagoiendarrek ezin izan zuten garaipenik lortu Labrit pilotalekuan jokatutako Emakumezko Nafarroako Foru Komunitatea Torneoan. Ikusmin handia sortu zuen txapelketaren hirugarren edizio honek, izan ere, Labriteko harmailak txiki geratu ziren zaletuentzat. Edukiera %100-ekoa izan zen eta 300 pertsona inguru sartu ezinik geratu ziren.

Galeanok ezin

Leire Garai eta Enara Gaminde 22-18 gailendu ziren Aldai eta Galeanoren aurka. Neurketa osoan zehar aurretik izan ondoren, azkenen txanpan Aldai eta Galeanok osatzen duen bikoteari garaipenak ihes egin zien. Antzuolarrak ezin hobeto eutsi zion atzeko koadroetan eskarmentu handiko Enara Gaminderi.

Gazte mailan

Gazteen finalean, Natale Aranburu eta Lide Lopez gipuzkoarrek 18-13 irabazi zieten Uriarte eta Betegiri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak