Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariek asteburu oparoa izan dute

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 5a, 14:41

Bolintxo - Lanako txirrindulariak asteburuan Zumaiako lasterketan (Argazkia:Lokatza Ziklismo Eskola)

Igamo Packaging taldeko neskak Lizarran izan ziren Espainiako Kopako zazpigarren proba puntuagarrian lehiatzen. Bolintxo Lanako gazteak aldiz, Gipuzkoako txapelketako Oñatiko Olakua proban parte hartu zuten.

Lokatza Ziklismo Eskolako txirrindulariek asteburu oparoa, zein gorabeheratsua izan dute.

Batetik, Igamo Packaging taldeko neskak Lizarran izan ziren, Espainiako Kopako zazpigarren proba puntuagarrian lehiatzen. Txirrindulariek ez zuten eguraldia lagun izan eta sekulako euri jarioari aurre egin behar izan zien. Emaitzei erreparatuz, nabarmentzekoa Itxaso Plaza arrasatearrak jubenil mailan merezimendu osoz lortutako zortzigarren postua. Halaber, kategoria berean Edurne Ormaetxea aramaioarrak 36. postua eskuratu zuen. Kadeteetan ostera, tropel nagusian iritsi ziren Itxaso Askasibar elgetarra eta Izar Ezkibel oñatiarra, matxurak eta erorikoak gaindituta ondoren hurrenez hurren.

Bolintxo - Lanako gazteak aldiz, Gipuzkoako txapelketako Oñatiko Olakua proban parte hartu zuten. Ibilbidearen konplexutasuna kontuan hartuta, Manex Larrañagak eta Iñaki Plazak lasterketa oso txukuna burutzea lortu zuten. Biak ala biak, tropel nagusian helmugaratu ziren eta Unai Ormaetxea ordea, bigarren tropel batean heldu zen.

Hala ere, Bolintxo - Lanako kadeteak kilometro gosez amaitu zuten larunbata eta igande arratsaldean Zumaian beste proba batean parte hartu zuten. Igamo Packaging taldeko txirrindulariak ez ziren gutxiago izan eta Itxaso Plaza, zein Edurne Ormaetxea ere bertan izan ziren.
 

Hurrengo zitak

  • Ekainak 10 - Balmaseda: Igamo Packaging.
  • Ekainak 11 - Bergara: Erlojuaren aurkako Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa kadeteetan. Bolintxo-Lana eta Igamo Packaging.

Igamo Packagingeko txirrindulariak asteburuan Zumaiako lasterketan (Argazkia:Lokatza Ziklismo Eskola)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak