69 kilometroko proba zuten gaur kadete mailako txirrindulariek Oñatin eta azkenean, esprintean erabaki da lehia. Danena Kirol Elkarteko Eñaut Urkaregi izan da azkarrena, ordubete, 44 minutu eta 35 segundoko denbora eginda. Harekin batera helmugaratu dira Ekain Imaz, Peio Munduate eta Danel Beristain eta bederatzi segundora sartu da beste taldetxo bat, tartean Mario Elizburu, lehen oñatiarra.
Esker mezuak
Aloña Mendiko Txirrindularitza saileko presidente Aitor Atorrasagastik adierazi duenez, espero moduan joan da lasterketa eta ez da inolako arazorik egon. Hori dela eta, esker mezuak utzi nahi izan ditu: "Batetik, Santi Osorori, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko lehendakariari eta bestetik, Juankar Lopez de Munaini, Goierriko Gurutze Gorriko arduradunari. Haiek barik ezin izango genukeen lasterketa egin. Arazo txiki batzuk izan ditugu anbulantziarekin eta haiei esker egin dugu lasterketa".