Igamo Packaging taldeko kidea da Edurne Ormaetxea, eta gazteen mailan eskuratu zuen garaipena. Lokatza ziklismo eskolako kideek jakinarazi dutenez, elite mailako txirrindulariekin batera aritu ziren, eta 79 kilometroko ibilbidea egin zuten. "Azken kilometrotan izan zuten eguneko puntu beroa, eta Edurne izan zen indartsuena arabarren artean". Nahia Garcia, berriz, Zatika taldeko txirrindularia da, eta kadeteen mailan izan zen irabazle.
Igamo Packaging taldeko gainontzeko txirrindularien sailkapenei dagokienez, Itsaso Askasibarrek bederatzigarren egin zuen kadeteetan eta Izar Ezkibelek hamalaugarren postua eskuratu zuen. Elitean, berriz, Eneritz Urrutiak bederatzigarren egin zuen.
Gabilondo, Euskadiko txapeldun
Horrez gain, Euskadiko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zen aldi berean, eta Olatz Gabilondo Zatika taldeko txirrindulari bergararrak eskuratu zuen garaipena.