Ormaetxea eta Garcia, Arabako txapeldun txirrindularitzan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 22a, 11:51

Edurne Ormaetxea eta Nahia Garcia txirrindulari aramaioarrak.

Aramaioarrek Amurrion (Araba) eskuratu zuten txapela, zapatuan izan baitzen txapelketa.

Igamo Packaging taldeko kidea da Edurne Ormaetxea, eta gazteen mailan eskuratu zuen garaipena. Lokatza ziklismo eskolako kideek jakinarazi dutenez, elite mailako txirrindulariekin batera aritu ziren, eta 79 kilometroko ibilbidea egin zuten. "Azken kilometrotan izan zuten eguneko puntu beroa, eta Edurne izan zen indartsuena arabarren artean". Nahia Garcia, berriz, Zatika taldeko txirrindularia da, eta kadeteen mailan izan zen irabazle.

Igamo Packaging taldeko gainontzeko txirrindularien sailkapenei dagokienez, Itsaso Askasibarrek bederatzigarren egin zuen kadeteetan eta Izar Ezkibelek hamalaugarren postua eskuratu zuen. Elitean, berriz, Eneritz Urrutiak bederatzigarren egin zuen.

Gabilondo, Euskadiko txapeldun

Horrez gain, Euskadiko Txirrindularitza Txapelketa jokatu zen aldi berean, eta Olatz Gabilondo Zatika taldeko txirrindulari bergararrak eskuratu zuen garaipena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak