Atzo egindako bozketan hartu zuten Avanza Movilidad Gipuzkoa enpresako langileek greba egiteko erabakia. Langileen gehiengoak babestu du greba egiteko erabakia. Langile eta sindikatuek salatzen dutena da, besteak beste, autobus-flotaren mantentze-lan eskasa, auzitegiek bidegabetzak jo duten lankide baten kaleratzea eta autobusen mantentze-lan txarraren ondorioz lankide batek jasotako zigorra. Duela zenbait hilabetetatik ari dira salatzen enpresaren "utzikeria". Gainera, gaiari lotuta, gogoratu behar da, esaterako, su hartu zuela herriko autobus batek Arrasaten, maiatzaren 3an.
Maiatzaren 19an, 21ean eta 24an egingo dira lanuzteak Debagoieneko linea guztietan eta hiriburuetako loturetan. Egun horietan, gutxieneko zerbitzuak egongo dira.
Halaber, jakinarazi du ELA sindikatuko ordezkari Eugenia Pablosek ELA, LAB eta Aurrera gaur bildu direla Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Dioenez Aldundiak kexa guztiak jaso ditu eta egoera aztertuko dutela baieztatu diete.