Lekuko batek adierazi duenez, autobus gidariak zarata bat entzun du ibilgailuan eta sua ikusi bezain pronto bidaiari guztiak atera ditu autobusetik. Horrekin batera, sua itzaltzen saiatu arren, ezin izan du, eta, suhiltzaileak bertaratu dira.
Mantenu falta salatuz
Eugenia Pablos autobus gidari eta ELA sindikatuko ordezkariak adierazi duenez, Avanza enpresak egin behar ditu mantenu lanak ibilgailuetan: "Zorionez gidariaren ekintza azkarrari esker, ez da kalte pertsonalik izan. Hala ere, autobus hauek egoera tamalgarrian daude. Kasu batzuetan aire girotu barik daude, beste batzuetan, berogailuak ez du funtzionatzen...".