Unescok sustatutako ekonomia sozial eta solidarioko katedran hartuko du parte MUk

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 11a, 15:17

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Eskoriatzan.

Azaldu dutenez, munduko lehenengo katedra da arlo honetan, eta beste lau unibertsitaterekin arituko da lankidetzan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: Mexikoko Universidad Iberoamericana de Puebla, Kolonbiako Universidad Cooperativa, Argentinako Universidad de Quilmes eta Madrilgo Complutense Unibertsitatea.

Katedra honen bidez asmoa da eragileen arteko elkargune bat sortzea, "ekonomia jakin bat lortzeko helburuarekin teoria, errealitate eta gizarte-mugimendu bat sustatzen ari direnen artean". Era horretan, eremu sozialean, ekonomikoan eta ingurumenean gizartearentzako emaitzak eta ekarpenak lortu nahi dituzte. Besteak beste, prestakuntza-programa bat sortu eta garatu nahi dute, nazioarteko topaketa batzuk antolatu eta gizarte-ekonomiaren inguruko komunitate birtuala sendotu lau urteko aldian.

Mondragon Unibertsitatearen lanari dagokionez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kooperatibismoari buruzko ezagutza, esperientziak eta ikerketa-ildoak partekatuko ditu, Ainara Udaondo Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiaren zuzendariak adierazi duenez, bere zuzendaritzapean jardungo baitu unibertsitateak. "Gizarte-ekonomia eta kooperatibismoa bultzatzeko sare sendoa ehundu daitekeelakoan gaude. Gure identitatea da gure ekarpenen oinarria, euskal kooperatibismoa, eta ikuspegi hori partekatuko dugu, beste esperientzia batzuen bidez ikasteaz gain".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak