"1972an eraiki zuten egungo bolatokia, baina lehenago ere bazegoen beste bat", Mikel Otero auzo-alkateak aipatu duenez. Auzoko jaietan, sanmigeletan, urtero antolatzen dituzte partidak, egunez auzokoei begira eta gauez aramaioarrei. Iaz, Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako finala jokatu zuten han: "Federazioak Araban bultzatu nahi du afizioa, eta hemengo bolatokia lurraldeko onenetakoa da. Udalaren laguntzarekin, txukundu egin genuen auzotarrok, eta nolabaiteko irrika piztu zen gure artean".
Araban sustatzera
Zortzi lagunek federatzeko gogoa zutela ikusita, beste talde batean sartu ordez euren talde propioa sortzea erabaki zuten, Araban ez dagoelako bakar bat ere: "Hori gomendatu zigun Urkiak, Federazioko presidenteak. Izapideak eginak ditugu eta espero dugu aurten, ekainetik aurrera, txapelketetan lehiatzeko moduan egongo garela. Egia esan, taldeko kideon artean irrika berezia sumatzen dugu".