Denboraldi honetan federatu zara, baina txikitatik datorkizu afizioa, ezta?
Aitarekin eta nebarekin inguruko bolatokietara joaten ginen domeka goiza pasatzera. Txapelketak ikustera ere joan izan gara askotan. Iaz, abuztu inguruan, Mallabiko auzo bateko jaietan parte hartu nuen lehengoz. Jende gutxi zegoelako animatu nintzen, eta, azkenean, zaletu. Asko laguntzen du, gainera, Aretxabaletan ostegunero sortzen dugun giroak.
Kontatu nola izan zen garaipena.
Bost txirlo bota nituen, beste jokalari batek adina. Berdinketa hausteko partidari uko egin zion, alde egin behar zuelako. Hartara, neu izan nintzen irabazle. San Pedrokoa bolatoki zail samarra denez, partida hura prestatzeko saioak egin nituen aitarekin Soraluzeko Ezozia auzoan. Bola jaurti aurretik lasterkalditxoa egiten irakatsi zidan, ordura arte hankak mugitu gabe jaurtitzen bainuen, indar gutxiagorekin.
Kirol gomendagarria da?
Edonorentzat. Zorteak pisu handia du. Pentsa dezakezu zail dagoela eta bi txirlo asmatu, bat-batean; horrek ni asko pozten nau.