Debagoiena ezagutzeko etapa hau Bergaran hasten da.Herrigunea zeharkatu orduko, aldapan gora Goiauzora joko dugu. Handik, Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu eta Elgetako Asentzio ermitara helduko gara. Intxorta mendiaren azpitik igaro ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa muga-lerrotik Kanpanzargo mendateraino eramango gaitu bideak. Aurrerantz jarraituz, Udalaitz mendi ederraren magaletik Udala auzora iritsiko gara, goitik behera Arrasate herrira jaisteko.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO
Eguna: 30/04/2023
Ordua: 09:00
Elkartze gunea: Bergarako Herriko Plaza
Eman izena!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.