Egun hura izan dute gogoan, baina, aldi berean, asmo izan dute "hirugarren errepublikari begira estatu eredua aldatzeko ateak irekiko dituen erreforma konstituzionala" aldarrikatzea. Hala, Aldai kaleko bederatzigarren zenbakian izan dira, besteak beste, Juan Luis Merino Ezker Anitza-IUko komunikazio idazkaria, Isabel Salud koordinatzaile nagusia eta Juankar Davila Arrasateko alkategaia alderditik. Are gehiago, bandera igotzeaz gain, luntxa eta brindisa ere izan dituzte Ezker Kultur Gunean.
Hala ere, beste herri batzuetan ere izan dira bandera errepublikarrak. Bergaran, esate baterako, Fraiskozuri plazako Domingo Iralaren omenezko monolitoan jarri dute, ohi den legez.
Antzuolan ere bi bandera errepublikar jarri dituzte herriko plazan, eta, baita Zurrategi plazan ere. Areago, suziriren bat edo beste ere bota dute.