Espainiako II. Errepublika gogoan, ekitaldia egingo dute Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 13a, 15:02

Espainiako II. Errepublika Eguna ospatu zuten iaz ere Arrasaten.

Bandera errepublikarra igoko dute, Arrasateko Aldai kaleko bederatzigarren zenbakian, 18:00etatik aurrera.

Aldi berean, azpimarratu dute "hirugarren errepublikari begira estatu eredua aldatzeko ateak irekiko dituen erreforma konstituzionala" aldarrikatuko dutela; beharrezkotzat jotzen dute hori ahalbideratuko duen ibilbide-orri bat garatzea. "Demokrazia erreal bat maila politikoan, ekonomikoan eta sozialean, eta, sozialismorako bidetzat, [Espainiako] Estatuaren plurinazionaltasuna aitortuko duena".

Hala, erantsi dute "botere publiko indartsu, demokratiko eta parte-hartzailean" oinarritu nahiko luketela, era horretan, "eskubideak eta askatasunak" bermatzeko. "Bereziki langileen gehiengo sozialarenak babestuko dituena, Espainiako erregimen monarkikoaren ordezko eredutzat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak