Gertaera horiek "oinarrizko eskubideen urraketa nabarmen" bezala definitu dituzte, "intimitaterako eskubidea edo etxeen miaketek aldez aurretik behar duten jakinarazpena urratzen dutelako". Gehitu dutenez, eskubide horiek ziurtatu ezean, "etxearen bortxaezintasuna hautsiko litzateke".
Eusko Jaurlaritzak berriki onartu duen DBEren erreformaren ondorioz egingo diren aldaketen irakurketa ere plazaratu dute. Haien ustez, "erreformak miseriazko bizi-baldintzak orokortu eta betikotzen ditu, DBE gero eta langabetu masa handiagoaren artean zabaltzea dakarrelako".
Lan merkatua "enpresarien neurrira" eginda dagoela kritikatu dute, 2022an Hego Euskal Herrian sinatutako kontratu-moten datuak plazaratuta: "Kontratuen %76,3 aldi baterakoak izan ziren, %11,3 lanaldi osoko kontratu finkoak, %7,2 lanaldi murriztuko finkoak eta %7,2 aldizkako finkoak".
Horren aurrean, Oinarrizko Errenta Unibertsala aldarrikatu du Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatuak: "Biziraupenetik harago, kalitatezko bizi-baldintzak lortzeko aukera ematen duena, soldatapeko lan prekarioari lotu gabeko errenta; alegia, inolako kontrapartidarik gabeko errenta".
Azalpenak, sindikatuak eginiko goiko bideoan.