"Garabideren kolaboratzaile sareak du meritua"

Xabier Urtzelai 2023ko ots. 22a, 19:54

Garabidek jaso du 2022ko Abadia Saria, gaur Donostian.

Gaur arratsaldean Donostian egindako ekitaldian jaso du Garabidek Abadia saria. "Garabideren inguruan dagoen kolaboratzaile sareak du sari honen meritua, erakundeak izan, partikularrak, militanteak... Sare oso polita sortu dugu eta horiek dute meritua", adierazi du Garabideko presidente Iñaki Martinez de Lunak.

Jakinekoa zen Gipuzkoako Foru Aldundiak Garabideri emango ziola 2022ko Abadia Saria. Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta gobernantza diputatuak iazko abenduan adierazi zuen epaimahaiak aho batez erabaki zuela 2022ko Abbadia Saria Garabide Elkarteari ematea. Eta gaur, eguaztena, egin dute sari banaketa ekitaldia.  

Iñaki Martinez de Lunak Markel Olano diputatu nagusiaren eskutik jaso du Abadia saria.

Bada, Garabideko presidente Iñaki Martinez de Luna igo da oholtzara, saria jasotzera. "Egia esateko gaizki sentitzen naiz, sari hau jasotzeko meritu txikiena nik daukadalako. Garabiden meritu handia Jonek [Sarasua] izan du, hura izan da zutabe nagusia, eta gaur egun lanak eta ardurak banatuago ditugu. Hala, Abadiaren bueltan sortutako kolaboratzaile sareak du benetako meritua, erakundeak izan, partikularrak, militanteak... Sare oso polita sortu dugu eta horiek dute meritua", adierazi du Martinez de Luna presidenteak.

Jon Sarasua, Iñaki Martinez de Luna, eta Markel Olano, ekitaldiko une batean.

Gaurko ekitaldia osorik, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak