Gipuzkoako udalerriek 588.224.890 euro jasoko dituzte, aurreikusitakoa baino 20 milioi gehiago

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 16a, 17:23

Arrasateko Udalak jasoko du Gipuzkoako foru funtsetatik diru gehien bailaran.

Gipuzkoak emaitza onekin itxi zuen 2022 urtea zerga bilketari dagokionean eta, ondorioz, hobekuntza horrek udalen finantzaketari ere "mesede egin dio".

Gipuzkoako Finantza Kontseilua gaur arratsaldean batu da, eta jakinarazi du lurraldeko udalerriek 588.224.890 euro jasoko dituztela 2022ko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetatik, 2021ean baino 6 milioi euro gehiago eta hasieran aurreikusitakoa baino 20 milioi euro gehiago. Izan ere, Jokin Perea Ogasun eta Finantzaketako foru diputatuak nabarmendu du "emaitza onekin" itxi zutela iazko urtea, eta, beraz, horrek "mesede" egingo diola udalen finantzaketari. "Beti esan ohi dugun bezala, euskal sistema instituzionala arrisku partekatuan dago oinarritua, onerako eta txarrerako".

Peronak azaldu duenez, 2022 urtekoa inoizko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsik handiena da, 6 milioi eurotan hobetu baitu orain arteko errekorra –pasa den urtekoa–.

Diruaren banaketari dagokionez, lurraldeko udalerri nagusienek jasoko dute diru kopuru handiena, biztanleen arabera banatzen baita dirua. Hala, Donostiak, aurrekontuan aurreikusitakoa baino 5,4 milioi euro gehiago jasoko ditu; Irunek, 1,7 milioi euro gehiago; Errenteriak, 1,1 milioi euro gehiago; Eibarrek, 745.000 euro gehiago; Zarautzek, 619.000 euro gehiago; Arrasatek, 591.000 euro gehiago; Hernanik, 547.000 milioi euro gehiago; eta, Tolosak, 530.000 euro gehigarri. 

Debagoieneko herriei erreparatuz gero, berriz, honakoak dira datuak: 

  Udalek jasoko duten zenbatekoa
Antzuola 55.985,47 €
Aretxabaleta 189.945,85 €
Arrasate 590.623,28 €
Bergara 391.497,12 €
Elgeta 30.324,08 €
Eskoriatza 110.162,18 €
Leintz Gatzaga 8.275, 13 €
Oñati 308.301,51 €

"Inoizko funtsik handiena"

Hala, Peronak nabarmendu du "inoizko handiena" dela 2022ko foru funtsa. "2015etik hona, pandemiaren urtea salbu, UFFFren zuzkidura urtero izan da errekorrekoa, eta baliabide gehigarri hauek guztiek nabarmen hobetu dute lurraldeko udalen finantza posizioa". Haren arabera, "benetan positiboa" da berri hau, Udalak herritarrengandik gertuan dauden erakundeak izanik, "albiste oso positiboa" delako finantza ikuspegitik "indartsu" egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak