Lau positibo hauteman dituzte, aurreko astean baino bat gutxiago

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 14a, 16:22

Beheranzkoa da joera; azken hilabetean, bost positibo erregistratu dira gutxi gorabehera astero.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, lau positibo atzeman dituzte Debagoienan azken astean, aurrekoan baino bat gutxiago. Arrasaten hiru hauteman dituzte eta Bergaran bat. Bailarako kasuen beheranzko joera, beraz, agerikoa da, azken hilabetean kopurua ez baita bostetik gora igo aste batean ere.

Dena den, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datua aztertuz gero, igo egin dira kasuak azken astean. 274 erregistratu zituzten pasa den astean, eta azkeneko honetan 306 izan dira; alegia, 32 gehiago.

Ospitaleetako egoerak, aldiz, berdintsu jarraitzen du. Gaur-gaurkoz, 68 pertsona daude ospitaleratuta eta horietatik zortzi daude zainketa intentsiboetako unitatean; aurreko astean, 72 eta zortzi ziren. Horrez gain, lau pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak