Beste aste batez, bost positibo bailaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 6a, 14:43

274 kasu hauteman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta ospitaleratuen kopuruak, aurreko astekoaren berdintsu jarraitzen du.

Beste aste batez jarraian, bost positibo atzeman dituzte Debagoienean azken astean, aurreko bi asteetan bezalaxe. Arrasaten bi positibo hauteman dituzte, Bergaran bat eta Oñatin beste bi.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 274 kasu erregistratu dituzte, aurreko astean baino hogei gehiago, 254 izan baitziren orduan.

72 ospitaleratuta

Hiru lurralde horietako erietxeetan, berriz, 72 pertsona daude ospitaleratuta, aurrekoan baino bat gehiago, eta horietatik zortzi daude zainketa intentsiboetako unitatean. Horrez gain, bost pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak