Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren datuak eman ditu, eta azken astean bost positibo atzeman dituzte Debagoienean, aurreko astean bezalaxe. Arrasaten kasu bat hauteman dute, Bergaran hiru eta Oñatin bat.
Beheranzko joera gainera, orokorra da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, esate baterako, 254 positibo hauteman dituzte.
Beste datu batzuk
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 71 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin hiru lurraldetan, eta horietatik zazpi daude zainketa intentsiboen unitatean. Horrez gain, lau pertsona hil dira koronabirusarengatik.