Maskara ez da nahitaezkoa izango garraio publikoan otsailaren 8tik aurrera

Egoera epidemiologikoa "oso egonkorra" delako hartu dute erabakia.

Bertan behera geldituko da maskara kentzeko derrigortasuna otsailaren 8an. Espainiako Gobernuak hala erabaki du gaur, arduradun teknikoekin eztabaidatu ostean; lehen asmoetako bat baitzen martxo amaierara arte mantentzea. Dena den, egoera epidemiologikoa "oso egonkorra" dela-eta hartu dute erabakia.

Ordea, erietxeetan, osasun zentroetan eta zentro soziosanitarioetan oraindik beharrezkoa izango da maskararen erabilera; besteak beste, optiketan, farmazietan eta hortz-kliniketan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.