Behera egin du beste aste batez positiboen kopuruak Debagoienean: bost atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urtarrilaren 23a

Soilik bi herritan erregistratu dituzte positiboak: Bergaran eta Arrasaten.

Beste aste batez, behera egin du positiboen kopuruak bailaran, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioaren arabera, bost kasu atzeman baitituzte azken astean, aurrekoan baino lau gutxiago.

Ohi den moduan, Arrasaten eta Bergaran hauteman dituzte positibo horiek. Arrasaten, bi izan dira eta, Bergaran, hiru.

Ospitaleratu gutxiago

Erietxeetan ospitaleratuta dauden pertsonak ere gero eta gutxiago dira. Gaur-gaurkoz, 76 pertsona daude ospitaleetan COVID-19arekin, eta horietatik zazpi zaintza berezien unitateetan. Hildakoak, berriz, bost izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak