Bidali zure argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07). Parte hartzeko argazkiarentzako izen bat (tokia izan daiteke) eta egilearen izen-abizenak zehaztu beharko dira. Azken eguna urtarrilaren 23a izango da eta pertsona bakoitzak gehienez bost argazki bidali ahalko ditu.
Parte hartzaileen artean bi sari banatuko ditugu:
1. Epaimahaiaren Saria. Oñatiko Soraluze jatetxearen eskutik bi lagunendako otordua.
2. Publikoaren Saria. Intersport Loramendik emandako motxila, mendirako makilak eta kantinplora.
Lehiaketako oinarri guztiak irakurri hemen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!