Oinarriak:
- Argazkian elurra agertzea ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko, eta 2023koak izan behar dira.
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
-
-
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia non ateratakoa den.
-
- Argazkiak eta datu GUZTIAK posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez bidali daitezke.
- Argazkiak bidaltzeko epea: urtarrilaren 18tik 23ra arte –biak barne–.
- Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
- 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek originalak izan beharko dute.
- Bi sari egongo dira.
- Oñatiko Soraluze jatetxean bi lagunendako otordua: Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatutako epaimahaiak aukeratuko du sari honen irabazlea. Argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Intersport Loramendik emandako motxila bat eta mendirako bastoiak. Publikoak aukeratuko du sari honen irabazlea. Urtarrilaren 24tik 25era publikoak bere argazki gustukoena bozkatzeko aukera izango du.
- Irabazleak nortzuk diren urtarrilaren 27an emango da aditzera Goiena.eus-en.
- Saria jasotzeko, irabazleei eskatuko zaie lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko.
- Argazki guztiak Goiena.eus atarian argitaratuko dira. Gainera, Goienaren gainontzeko euskarrietan ere agertu daitezke, hala nola, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
- Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du, egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
- Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.