Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren berri eman du beste aste batez, eta Debagoieneko kasuan, beherakada nabarmena izaten ari da positiboen kopurua azken asteetan. Pasa den astean, hamalau kasuren berri eman zuten, baina oraingoan bederatzi izango dira; alegia, bost gutxiago.
Bi herritan erregistratu dituzte soilik kasuak. Arrasaten, bost izan dira eta Bergaran, berriz, lau. Beste herrietan, beraz, ez da bat bere ere atzeman.
Hamar hildako
Kasuen kopuruak jaitsi arren, hildakoenak ez dira jaisten. Hamar pertsona hil dira azken astean COVID-19aren ondorioz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 103 pertsona, berriz, erietxean daude, eta horietatik bederatzi zaintza berezien unitateetan daude ospitaleratuta.