Ahalduntze saioak onura dira emakumeen osasunarentzat

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 16a, 17:15

Oñatiko emakumeen jabetze eskola, artxiboko irudi batean.

Pepa Bojo psikoterapeutak ahalduntze eskolek emakumeen osasunean eta autoestimuan duen eragina ikertu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ikerketa batean.

Grupos de empoderamiento de Gipuzkoa: motivación para participar y cambios reseñables (Gipuzkoako ahalduntze taldeak: parte hartzeko motibazioa eta aldaketa aipagarriak) txostenean bildu ditu ondorioak egileak, eta ondorioztatu du lurraldeko zenbait udalerritako ahalduntze saioetan parte hartu duten andreen herenak baino gehiagok -%33,8k- autoestimu eta segurtasun pertsonal handiagoa dutela egitasmo horiei esker.

Oñatin eta Arrasaten ere aritu dira ikerketa gauzatzen, 2018ko martxotik ekainera eta 2019ko ekainean. Guztira, 115 emakumek hartu dute parte, eta galdetegi bidez jaso dituzte erantzunak.

Aldaketak "agerikoak"

Hala, egileak nabarmendu du 25 urte daramatzala emakumeen ahalduntze taldeekin lanean, eta ondorio argia atera duela: "Haien bizitzan izandako aldaketak agerikoak, iraunkorrak eta egiturazkoak dira, eta munduan egoteko beste modu baten hasiera". Gainera, berretsi du prozesu horiek "osasunaren ondoezarekin" lotutako sintomatologia "hobetzen eta desagerrarazten" laguntzen dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak