Abisu horia ezarri dute euriteengatik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 16a, 14:46

Eguaztenerako alerta laranja ezarri dute elurrarengatik, 300-400 metro inguruan.

Eguraldiak okerrera egin du azken orduetan, eta Euskalmetek abisu horia ezarri du euriteengatik Kantauri isurialdean, 15:00etan hasi eta eguazten gauerdira arte, hain justu. Emandako informazioaren arabera, litekeena da 24 orduan 60l/m² euri pilatzea leku batzuetan, aurreikuspenek euria gogotik egingo duela baitiote, batez ere kostaldean eta mendebaldean.

Eguaztenerako, ordea, abisu laranja ere ezarri dute, elurra egitea espero baita 300-400 metro inguruan. Alabaina, Euskalmetek ohartarazi du balitekeela maila baxuagoan ere elurra egitea. Are, trumoi-ekaitzak eta txingorra ere protagonista izan daitezke.

Protokoloak martxan

Iragarpen horiek direla-eta, Eskoriatzako Udalak elur-protokoloa aktibatu du, bereziki elizateei dagokienez. Eta Elgetako Udalak ere aholku batzuk eman ditu. Hain justu, gomendatu du autoa "behar-beharrezkoa" bada soilik erabiltzeko eta autoa aparkalekuetan zuzen uzteko. Are gehiago, jakinarazi du udaletxeko arkupean palak eta gatza egongo direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak