Eskoriatzako Udalak elurteetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 16a, 15:05
Elurra kentzeko makinak, Arlaban gainean.

Aurtengo neguan lehenengo aldiz aktibatu beharko du Eskoriatzako Udalak elur-protokoloa, izan ere, aste honetan muturreko eguraldi baldintzak aurreikusten dira eta urtarrilaren 18rako –eguaztena– elurragatiko alerta laranja aktibatuko da. Egun horretan elur-kota 300-400 metro inguruan kokatuko dela diote aurreikuspenek eta beherago ere jaitsiko da. Hori horrela, Eskoriatzako Udalak elurteetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du, bereziki elizateei dagokienez.

Elurra eguaztenean, urtarrilaren 18ko 00:00etatik 20:00etara egingo duela diote aurreikuspenek. "Egun horretan elur-kota 300-400 metro inguruan kokatuko da eta behar bada noizbehinka beherago ere jaitsiko da. Zaparrada ertainak botako ditu, iraunkorrak eta ugariak eta aurreikusten diren lodierak hauek dira: 20-40 zentimetro 1000 metrora; 5,30 zentimetro 600 metrora eta 0-5 zentimetro 200 metrora", adierazi dute Eskoriatzako Udaletik.

Hori horrela, herritarrei eskatzen zaie egun hauetan tentuz ibiltzeko, eta kotxea ahalik eta gutxien erabiltzeko. Udaletik azpimarratu dutenez, elurrarekin edozein behar egonez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko aukera dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak