Hamalau positibo atzeman dituzte azken astean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urtarrilaren 9a

Arrasaten, Bergaran eta Oñatin erregistratu dituzte kasuak; gainontzekoetan, ez da bat bera ere izan.

Eusko Jaurlaritzak osasun egoeraren berri ematen segitzen du, COVID-19a aintzat hartuta, eta emandako datuen arabera, azken astean hamalau kasu hauteman dituzte Debagoienean. Hain justu, ez da horrelako daturik erregistratu orain bost hilabetetik. Izan ere, abuztuaren 15etik 21era hamahiru positibo atzeman zituzten, eta hortik aurrera, gehiago izan dira.

Ohi den moduan, Arrasaten izan dira kasu gehienak; guztira, zortzi. Bergaran, berriz, bost hauteman dituzte eta Oñatin, bat. Gainontzeko herrietan, ordea, ez dute bat bera ere atzeman.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 549 kasu hauteman dituzte.

Ospitaleetako egoera

Erietxeetan ere ohi baino gaixo gutxiago daude COVID-19aren ondorioz. 150 pertsona daude ospitaleratuta eritasun horrekin, eta horietatik hamabost daude zaintza berezien unitateetan. Horrez gain, 11 pertsona hil dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak