Nabarmen egin du behera positiboen kopuruak azken astean: 26 kasu

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 26a, 16:52

Aurreko astean baino hamazazpi positibo gutxiago hauteman dituzte, eta ospitaleetan ere behera egin du gaixoen kopuruak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 26 positibo atzeman dituzte azken astean Debagoienean, aurreko astean baino hamazazpi gutxiago, 43 izan baitziren ordu hartan.

Aurreko aldietan ez bezala, Bergaran erregistratu dituzte kasu gehien; guztira, hamahiru izan dira, eta ostean, Arrasaten, bost. Aretxabaletan eta Oñatin, hiruna positibo hauteman dituzte, eta Antzuolan eta Aramaion, bana. Beraz, Elgetan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan ez da bat bera ere egon.

Beherakoa, gainera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere islatzen da, 1.344 positibo atzeman baitituzte azken astean, aurrekoan baino 225 gutxiago.

Ospitaleetan 171 eri

Are gehiago, ospitaleetan ere behera egin du ospitaleratutakoen kopuruak, 171 pertsona baitaude azken datuen arabera erietxeetan, eta horietatik hamabi zaintza berezien unitateetan. Aurreko astean, 308 ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak