Orain hilabeteko datuetara iritsi da positiboen kopurua: 43 kasu erregistratu dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 19a, 14:55

Asteroko joera bera errepikatuz, Arrasaten eta Bergaran hauteman dituzte positibo gehien, eta gorakada izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Areago, ospitaleetan ere jende gehiago dago.

Beste aste batez, COVID-19aren datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horren arabera, 43 kasu atzeman dira azken astean bailaran, aurreko astean baino hamabost gehiago, 28 izan baitziren orduan.

Herri handiena eta populatuena izanik, eta aurreko asteetako joerari jarraituz, Arrasaten hauteman dira kasu gehienak. Guztira, hamabost kasu erregistratu dituzte, eta ondoren, Bergaran, hamahiru. Oñatin, zazpi izan dira, Aretxabaletan bost, Antzuolan bi eta Elgetan, bat. Aramaion, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan, beraz, ez dute bat bera ere atzeman.

Areago, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuari dagokionez, gora egin dute beste behin. 1.569 positibo erregistratu dituzte, aurrekoan baino 172 gehiago —1.397 izan ziren—.

308 ospitaleratuta

Ospitaleetan ere gorakada nabari da, 308 pertsona eri baitaude zentro horietan, aurreko astean baino 38 gehiago. Eta horietatik lau daude ZIUetan. Hildakoak, berriz, hemeretzi izan dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak