Mondragonek gradu eta master amaierako lanak saritu ditu

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 15a, 09:58

Arantzazulab-en ospatu den lehen edizioan, irabazle eta finalisten lanei aitortza egin zaie

Mondragonek Gradu eta Master amaierako lanak saritu ditu Arantzazu lab-en ospatutako ekitaldi batean. Lehen sailkatuek 2.500 euro irabazi dituzte eta bigarren sailkatuek 1.250 euro. Hala, Eraldaketa digitaleko kategorian, Daniel Alaez Gomez izan da irabazlea eta bigarren saria Ainhoa Gardek lortu du. Pertsonetan oinarritutako eraldaketan, ostera, lehena Ane Feijoo izan da eta bigarren sailkatua Haizea Aguirre. Eta Pertsonen eraldaketa kategorian, Garazi Diazek irabazi du lehen saria eta Irene Alegrerentzat izan da bigarrena.

260 lan

Euskal Herriko, Espainiako, Suitzako eta Italiako 29 unibertsitatetatik, 260 lan jaso dira Mondragon TFG/TFM sarietako lehen edizioan.  99 Eraldaketa digitaleko alorrean, 91 Pertsonetan oinarritutako eraldaketari dagokionez eta 70 Eraldaketa energetiko klimatikoan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak