Bergarako Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua, abenduaren 16an

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 14a, 11:56

Egubakoitzean hasiko dira motorrak berotzen lehen kontzertua eskainiz. 18:30ean hasiko da eta Bergarako Musika Eskola osatzen duten talde guztiak igoko dira oholtza gainera.

Honako hauek izango dira kontzertuan parte hartuko duten taldeak: Suzuki taldea, Musika eta mugimendu tailerreko ikasleak, Hasiberrien abesbatza, Trikiti-pandero-perkusio eta dantza taldea, haurren abesbatza, orkestra sinfonikoa eta Gazte Banda.

Musika Eskolako idazkaritzan eskuratu daitezke sarrerak, eta bihar izango da azken eguna, 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik beherakoentzat 2 eurotan eta helduentzat 4 eurotan.

Beste hiru ekitaldi

Larunbatean iritsiko da Helduen Gabonetako kontzertua, 20:30ean. Igandean, Bergarako Musika eskolako hasiberrien abesbatzak, Azkoitiko Gabon kanten jaialdian parte hartuko du. Hurrengo egunean, Bergarako Musika eskolan ari diren antzuolarrek kontzertua eskainiko dute Torresoroan 18:30ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak