Bergarako Gabonetako kontzertua abenduaren 17an izango da, udal pilotalekuan

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 29a, 09:44

Gabonetako kontzertuaren 42. edizioa abenduaren 17an egingo dute, udal pilotalekuan, 20:30ean. Sarrerak eskuratu nahi dituenak, batetik, azaroaren 30ean 18:00etatik aurrera izango du aukera, https://seminarixoa.eus webgunean. Bestetik, Seminarixoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara. Hortik aurrera sobera sarreraren bat geratzen bada, abenduaren 2tik aurrera jarriko dute salgai, Internet bidez.

Bestetik, Seminarixoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara. Hortik aurrera sobera sarreraren bat geratzen bada, abenduaren 2tik aurrera jarriko dute salgai, Internet bidez.

Sarrera bakoitzak 8 euro balio du eta pertsona bakoitzak ezingo ditu sei sarrera baino gehiago erosi. Kontzertu egunean 19:00etan zabalduko dute Udal Pilotalekuko leihatila, eta, kontzertu egunerako sarrera guztiak saltzen badira, ez dute leihatilarik zabalduko egunean bertan. Kontzertua hasi baino hamar minutu lehenago itxiko dituzte ateak eta 20:20tik aurrera ezin izango da jenderik sartu.

Bost talde oholtzan

Bergarako Musika Eskolak antolatu du kontzertua eta Udala laguntzailea da. Bertan parte hartuko dute Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Musika Bandak, Bergarako Orfeoiak eta Orfeoi Gazteak eta Aritzeta Abesbatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak