Behera egin du positiboen kopuruak: 28 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 12a, 17:46

Aurreko astean baino bederatzi positibo gutxiago erregistratu dituzte, eta Aretxabaletan eta Elgetan, ez da kasu bat bera ere izan. Ospitaleratuak, aldiz, gehiago dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 28 positibo atzeman dituzte azken astean, eta beraz, aurreko astean baino bederatzi gutxiago izan dira, 37 erregistratu baitzituzten bailarako herrietan.

Herrietako egoerari dagokionez, Arrasaten hauteman dituzte kasu gehienak; guztira, hamalau izan dira. Bergaran, berriz, sei kasu atzeman dituzte, Antzuolan bi, eta Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Oñatin, bana. Aretxabaletan eta Elgetan, bat bera ere ez.

Are gehiago, beheranzko joera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoerara ere hedatu daiteke. 1.397 positibo erregistratu dituzte azken astean, aurrekoan baino 175 gutxiago —1.572 izan ziren—.

Ospitaleratuak, gehiago

Ospitaleetan, ordea, egoera okertu egin da. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 270 pertsona daude ospitaleratuta, eta hemeretzi ZIUetan daude. Aurreko astean, 203 ziren, eta bost zeuden zaintza berezien unitateetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak