EKKO prebentzio programaren baitan solasaldi bi izango dira astean

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 12a, 16:57

Ilusioa/inklusioa izena duen ekimena jarri zuten abian azaroan EKKO prebentzio programaren baitan eta hitzaldi sorta iragarri. Eguaztenean gazteen buruko osasuna izango dute berbetarako gai, eta eguenean, etorkizuneko industria arloko beharrak eta langileen profilak. Mondragon Unibertsitateko fakultateetan izango dira biak, lehenengoa Aretxabaletan eta bigarrena, Eskoriatzan (18:00); izena aldez aurretik eman behar da, hemen.

La salud mental de la juventud solasaldiaren bueltan honako adituak elkartuko dira: Maialen Iparragire, ONNA Psikologia zentroko haur eta nerabeen psikologoa; Joseba Rey, psikologoa-psikoterapeuta, Fundacion Jeikiko Hazgarri programaren zuzendaria; eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Zientzien fakultateko Ainhoa Lauzirika eta Ixone Akarregi irakasleak eta EKKO programaren prestatzaileak. Saioa gidatuko du Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko Emilio Martin psikologo Klinikok.

Abenduaren 14ko solasaldi hori gazteleraz izango da MUren Aretxabaletako fakultatean, 18:00etan.

Eguenean, langileen profilak hizpide

Etorkizunean aurreikusten diren industria arloaren beharrak eta langile profilak izenburupean jardungo dute abenduaren 15ean, Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako fakultatean, 18:00etan.

Mahaiaren bueltan elkartuko dira honako hizlariak: Adrian Merino, Abc Compressors enpresako Pertsonal eta Iraunkortasun zuzendaria; Jon Ander Loidi, Fagor Ederlan Negozio Gestio Sozialeko zuzendaria; Elena Herrarte, Debagoiena 2030 ekimeneko koordinatzaile orokorra; eta Amaia Irizar, Debagoieneko Mankomunitateko kidea. Saioa gidatuko du Saioa Arando aretxabaletarrak, Enpresagintza, Pertsonak Lankidetzan ezagutza alorreko koordinatzaileak.

Gogoetarako hainbat gai izango dituzte, besteak beste, honako hauek: Gaur egungo haur eta nerabeengandik zer espero du bailarako enpresa arloak? Ze langile profil beharko da hemendik hamar urte barru? Unibertsitatea eta lanbide heziketa arloak enpresen beharretara moldatzen al dira?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak