Behera egin du langabeziak: urrian baino 60 langabe gutxiago izan dira azaroan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 6a, 11:18

%7,74 puntukoa da bailarako langabezia-tasa; aurreko aldian baino, %0,20 gutxiago. Leintz Gatzagan eta Aramaion egin du soilik gora, eta gainontzekoetan, behera. Nabarmenena, Aretxabaletako datua da: %7 egin du behera.

2.439 langabe zeuden Debagoienean urrian, baina behera egin du datuak azaroan, aurreko hilabetean baino 60 langabe gutxiago izan baitira; guztira, 2.379. Hau da, %7,74koa da gaur-gaurkoz langabezia-tasa bailaran.

Herrietako egoerari dagokionez, ia guztietan egin du behera langabeen kopuruak. Leintz Gatzagan, ordea, bi langabe gehiago daude eta Aramaion, bat. Halere, Arrasateko egoera da nabarmentzekoa, urrian baino 22 langabe gutxiago baitaude; Aretxabaletan, hamabost gutxiago; Oñatin, hamalau; Bergaran, sei; Eskoriatzan, lau eta Elgetan bi. Hala, Antzuola da kopuru berberari eutsi dion herria; guztira, irailaz geroztik, 72 pertsona daude lanik gabe.

Dena den, zenbaki absolutuetan datuak horiek izan arren, langabezia gehien gutxitu den herria Aretxabaleta da: %7 egin du behera hilabeteko epean.

Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:

Herria Azaroko langabeak
Urriko langabeak
Azken bi hilabeteetako aldea
Azaroko langabezia-tasa
Antzuola 72 72 = %6,64
Aramaio 8 7 +1 %1,14
Aretxabaleta 190 205 -15 %5,53
Arrasate 1.076 1.098 -22 %10,59
Bergara 508 514 -6 %7,08
Elgeta 30 32 -2 %5,05
Eskoriatza 166 170 -4 %8,30
Leintz Gatzaga 5 3 +2 %4,17
Oñati 324 338 -14 %5,98
GUZTIRA 2.379 2.439 -60 %7,74

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak