Beste aste batez, koronabirusaren datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta 37 positibo atzeman dituzte azken astean, aurrekoan baino zazpi gehiago.
Orain arteko joerari jarraituz, Arrasaten hauteman dituzte kasu gehienak; guztira, hamasei izan dira kasuak. Eta ostean, Bergaran: hamahiru positibo. Eskoriatzan, berriz, lau erregistratu dituzte, Aretxabaletan bi, eta Aramaion eta Oñatin, bana. Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan, beraz, ez dute bat bera ere atzeman.
Are gehiago, bailarako datuaren igoera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako isla ere izan daiteke, aurreko astean baino —1.556 izan ziren— ospitaleratu gehiago baitaude: 1.572. Hildakoen kopuruari dagokionez, berriz, hamabost pertsona hil dira COVID-19arengatik.
Ospitaleetako egoera
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 203 pertsona zeuden ospitaleratuta atzoko egunean, aurreko astean baino hamazazpi gutxiago. Eta horietatik bost ZIUetan daude.