30 positibo atzeman dituzte Debagoienean azken astean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 29a, 16:32

Behera egin dute kasuek aurreko asteko datuekin alderatuz gero bailaran, eta baita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, beste aste batez, koronabirusaren datuak eman ditu, eta, hain justu, 30 positibo atzeman dituzte azken astean bailaran, aurrekoan baino hamar gutxiago.

Herrietako egoerari dagokionez, Arrasaten hauteman dituzte kasu gehienak beste behin. Hamahiru izan dira guztira, eta ondoren, Bergaran jaso dira gehien: zortzi. Horrez gain, Aretxabaletan sei erregistratu dituzte. Antzuolan, Eskoriatzan eta Oñatin bana, eta gainontzeko hiru herrietan, bat bera ere ez.

Behera egin du datuak ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko astean baino 80  gehiago.

Ospitaleetan, gora

Hala ere, ospitaleetan gora egin du datuak azken astean, 220 pertsona ospitaleratuta baitaude —aurreko astean 202 ziren—, eta horietatik hiru ZIUetan daude; beraz, aurreko astean baino bost gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak