Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban izena emateko epea abian da

Mirari Altube Arrese 2022ko aza. 28a, 10:58

Norberak bere energia sortu, kontsumitu eta kudeatzeko aukera ematera dator Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba. Eguzki energia kontsumitzea proposatzen du, obrarik egin gabe eta kooperatibako bazkide izanda. Xehetasunak gura dituenak eta izena eman online egin dezake edo herrietan zabaldutako bulegoetara joanda.

Hona hemen bulegoen kokalekua eta ordutegia:

  • Arrasaten, BAZen –Arano eta Garcia maisu-maistren kalea, 8–: martitzen, eguen eta egubakoitzetan, 08:30etik 19:00etara.
  • Aretxabaletan, Murrukixoren egoitzan –Durana kalea, 13–: eguaztenetan, 08:00etatik 20:00etara.
  • Eskoriatzan, Udaletxean –Fernando Eskoriatza plaza, 1–: astelehenetan, 08:00etatik 20:00etara.

Online ere eman daiteke izena, Ekiolaren webgunean.

Trantsizio energetikoa

Arrasateko Garaia parke teknologikoaren esparruan eraikiko da instalazio fotovoltaikoa, eta Leintz Gatzagako, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko 600 familia ingururi banatuko dio argindarra, energia fosiletatik trantsizio energetikorako saltoa emanaz. 

Proiektuak 1,7 milioi euroko aurrekontua izango du, eta dagoeneko ia milioi bat euro bermatuta daude. Izan ere, Europar Batasuneko Next generation funtsetik 600.000 eurotik gora jasoko ditu Leintz Bailarako Ekiolak, baita Fagor taldearen 350.000 eurotiko gorako ekarpena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak