Garapenen historiaren errepasoarekin hasi zen ekitaldia Fernando Nebredaren eskutik, Asoziazioko presidentea. Ondoren, tokiko garapenaren lidergo partekatuari buruzko mahai-ingurua egin zen. Bertan, hainbat lagunek hartu zuten parte; eta azpimarratu zuten partekatuaren beharra dagoela etorkizuneko erronkei –klima-aldaketa, demografia edo talentu erronkei– aurre egiteko. Nabarmendu zuen garapen-agentzien rola, haien hurbiltasuna azpimarratuz. Eta Markel Olanok, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, eman zion itxiera ekitaldiri garapen-agentzien garrantzia nabarmenduz.
Garapenen historia
1992an sortu zen Garapen, elkartzeko beharra sentitzen zuten agentzia gutxi batzuen ekimenez. Haien helburua udalerriek eta eskualdeek aurre egin behar dieten arazoei irtenbideak elkarrekin bilatzea zen.
Gaur egun, 34 garapen agentziez osatuta dago eta Euskal Autonomia Erkidegoko 189 udalei eskaintzan dizkiete zerbitzuak. Are gehiago, Euskadiko biztanleriaren %91era iristen dira. Langabetuak orientatu, enplegu eskaintzak kudeatu eta hainbat proiektu lagundu dituzte; eta horiek, era berean, lana sortu duten enpresak sortu dituzte eta digitalizazio-ekintzak egin dituzte.
Elkartearen helburuak
Nagusietako bat da udalek enpleguaren eta sustapen ekonomikoaren arloan duten zeregina balioestea; bere ekintza-gaitasuna handitzeko eta finantzaketa-esparru egonkorra eta baliabideen kudeaketa eraginkorragoa lortzeko. Beti ere sare lana zentroan izanda.