40 positibo hauteman dituzte azken astean bailaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 21a, 15:01

Beste aste batez, COVID-19aren kasuen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horren arabera, 40 positibo hauteman dituzte azken astean Debagoieneko herrietan, aurreko astean baino lau gutxiago.

Herrietako egoerari dagokionez, Arrasaten atzeman dituzte kasu gehienak. 23 izan dira guztira, eta ondoren, Bergaran: hamabi. Aretxabaletan, hiru kasu erregistratu dituzte, eta Oñatin eta Elgetan, bana. Antzuolan, Aramaion, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan ez da positiborik izan, aurreko astean bezalaxe.

Dena den, bailarako egoera ez da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoeren isla, gora egin baitute hiru lurralde horietan. Hain justu, azken astean, 1.646 positibo hauteman dituzte, aurreko astean baino 204 gehiago.

Ospitaleetan, behera

Hala ere, ospitaleetan, behintzat, ez da igoera antzeman, aurreko astean baino ospitaleratu gutxiago baitaude. Guztira, 202 pertsona daude ospitaleratuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan —aurreko astean 228 ziren—, eta horietatik zortzi ZIUetan daude, aurrekoan baino bi gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak