44 positibo atzeman dituzte azken astean bailaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 14a, 13:45

Aurreko astean baino hamahiru positibo gehiago hauteman dituzte, eta, gehienak, Arrasaten eta Bergaran.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 44 positibo atzeman dituzte Debagoieneko herrietan azken astean, eta, beraz, azkenekoz jasotako datuekin alderatuz gero, gora egin dute koronabirus kasuek bailaran. Hain justu, aurreko astean 31 positibo hautamen zituzten, orain baino hamahiru gutxiago.

Herrietako egoerari dagokionez, ordea, joera errepikatu egiten da. Arrasaten batu dira positibo gehienak, denera, hemeretzi, eta Bergaran, hemezortzi. Gainontzeko herrietan, berriz, datuak apalagoak izan dira: Aretxabaletan, hiru positibo atzeman dituzte; Elgetan, bat; eta Oñatin, hiru. Antzuolan, Aramaion, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan ez da kasurik izan.

EAEko datuek ere gora

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuetan ere bailarako goranzko joera errepikatzen da. 1.442 positibo hauteman dituzte azken astean, aurreko astean baino 228 gehiago. Ospitaleetan, ordea, behera egin du okupazioak; atzoko egunean 171 pertsona zeuden ospitaleratuta koronabirusarekin, eta aurreko astean 193 ziren, baina horietatik hamar ZIUetan daude, aurrekoan baino bi gehiago. Bestetik, hamar pertsona hil dira COVID-19aren eraginez, aurreko astean baino bat gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak